XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan motzak ditugu sarri atsegintsuen.

Au ez ete? Ederto datorkigu beintzat belarrira ta biotzera.

Norbaitek diño ez dala Arana'rena, abandotarrak ez ebalako egundo Aitor'ik bere lanetan aitatu eta.

Bego emen, alan eta guzti, aren poema artean txairo ta pertxenta, naizta azkenengo saillean.

Ona emen Arana-Goiri'ren oler-lana, errez ta apal azaldurik, zuk be, irakurle, konturatu barik lez, azal ta mamin, barrendu dagizuzan alik eta egokien maixu arek poesi-saillean egin euskuzan alegiñak.

Errez ta apal diñot, eta izan be orrela osotzen saiatu naiatzu ari buruzko azterketa lerruok.

Lanok, ba, sentikortasun pizkaten jabe ba'zaitut, kritika oparoa baiño baliotsuago izango yatzuz: azterketa sakonegia ez yaku beti gogoko.

Liburu onen xedea be, oso-osoan beiñik-bein, ez da ori izan.

Kritikalariak ez dau billatu bear bere adierazpena argigarri egitea, azal samarreko azterketetan lez, berak barruan lan orreri buruz burutu dauan eritxi-epaia irakurleari emotea, irakurlea be, onek igarri barik, ortara jo dagian.

Auxe da egiazko kritikalariak jadetsi bear leukena.

Or untzea!.

Ona, azkenik, gure Maixu gaindikoak laga euskuzan bertso-lanak.

Ondo irakurri ta apur bat ausnartu ba'dituzu, zeuk dakizu nik baizen ondo, ez dirala gitxi-estekoak, txatxarrak.

Asti-uneetan landuak dira.

Aldia urre zan arentzat, eta tarterik ba'eban espetxean eta olako lanak osotzen eralgi oi euskun.

Guk, beraz, bitxi eder lez jagon ta goza bear ditugu, aren arima puskak diralako.